GURE
IKERKETA
BIDEAN
AURRERA EGITEKO
Lortzen ditugun baliabideekin hurrengo bi estrategiak garatu nahi ditugu: batetik, gure gaixotasunaren inguruko mundu mailako ikerketei sostengua eman nahi diegu, eta bestetik, ikerketa berri bat bultzatu nahi dugu terapia genikoaren inguruan.
··· Ikerketa-proiektuaren bideoa ···
··· Helburuak ···
Munduko VHL duten pertsonen historialeko xehetasunak biltzen dituen datu bankua (Patient Natural History Study) handitzen laguntzea.
Proba klinikoetarako pertsona posibleak animatzea da, eta, ahal den neurrian, finantziazioan laguntzea.
VHL sindromea terapia genikoaren bidez nola sendatu ikertzen hasteko finantziazioa lortzea.
··· Nola? ···
1
Terapia genikoak VHLri begira eman ditzakeen aukeren lehen ikerketa bultzatuz.
VHLrako Terapia Genikoa izeneko proiektua Nafarroako CIMA (Centro de Investigación Médica Aplicada) ikerketa zentruarekin egingo da.
CIMA zentruan badute esperientzia VHLa bezalako gaixotasun hereditario monogenikoak terapia genikoaren bidez nola sendatu ikertzeko,
eta gure gaitzari buruzko ikerketa proiektuari ekingo diogu 2020. urtearen hasieran.
2
Mundu mailan VHLren sendabiderako egiten ari diren ikerketak babestuz.
Munduan egiten ari diren ikerketen sailkapena egin ondoren, lehentasunak ezartzen saiatuko gara baliabideak modu egokian bideratu ahal izateko. Horretarako, eta lehen urrats moduan, mundu mailako ikerketa esanguratsuenen mapa osatzen ari gara Biodonostia-rekin batera eta honek geure elkarlanerako eragileak identifikatzen eta lehenesten lagunduko digu.